XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nekane edo Neskutzaren babesa. Antzerkia haur liburuetan

Umientzako ipuña, antzerki eraz, azpititulu hau du Nekane edo Neskutzaren Babesa liburuak. Izan ere, antzerki lan laburra dugu liburu hau, 9 eta 12 urteko pertsonentzat eginiko antzerkia.

Tene Mujikak idatzi eta 1922an kaleratu zen liburu hau da haurrentzat idatzitako lehen antzerki liburua. Egileak antzezpenaren eta elkarrizketen bizitzasuna darabil bere helburua lortzeko.

Nekane neska pobrea da protagonista nagusia. Eskenatoki batean jazoten dira gertakari guztiak: plaza txiki batean, Amabirjinaren irudi txiki bat eta baratz batera zabaltzen den atea, horiek dira plazako leku aipagarrienak, eta bi horien arteko espazioa da eskenatoki nagusia.

Nekane plazara doa Amabirjinaren aurrean bere amaren alde otoitz egitera. Edurne eta Maitane ahizpa aberatsek ikusiko dute. baina ez dute berarekin jolastu nahi izango; oso bestelakoa da ahizpa zaharrena: Miren Iziar. Eskenatokian agertzen den lehen aldia ere, oso adierazkorra da:

Hitz horiek esan ondoren, Edurnek bere ahizpa gazteago eta harroarekin hizkuntzari buruzko eztabaida izango du: